Kiroldegiko teilatuko lanak bukatuta, BixtuBerak martxan du bere lehenbiziko instalazio fotovoltaikoa
50 herritarrek eta Herriko Etxeak elkarlanean egin dute inbertsioa
BixtuBera energia komunitateak eta Berako Herriko Etxeak elkarlanen instalazio fotovoltaikoa paratu dute kiroldegiko teilatuan. Lanak joan den urrian egin dira, eta orain, energia sarera konektatzeko tramitazioarekin ari dira, instalazioa produzitzen has dadin.