Berako energia-komunitatea

Ezagutu gehiago
Komunitatearen lehenbiziko instalazio fotovoltaikoa!
Eman izena

Zein helburu ditugu?

eolic

Bera energia berriztagarrien eremuan erreferentziazkoa izatea, horretarako, gure energia sortzeko proiektuak sustatuz

house

Energia oinarrizko eskubidea dela aldarrikatzea, enpresa handiekiko mendekotasuna gutituz

earth

Herritarrak energia-gaietan kontzientziatzea eta inplikaraztea

water

Energia-kontsumo arduratsua eta jasangarria sustatzea, kontsumo-ohituretan eraginez, sentsibilizazio-lana eginez, eta, bidenabar, energia-faktura gutituz

nature

Energia-burujabetzaren alde pausoak ematea, Berako energia-beharrei erantzun propio bat emanez

car

Mugikortasun jasangarrirako proiektuak lantzea

agriculture

Beratarren beharrak eta interesak kontuan hartzea, tokiko ekonomia sustatuz

temperature

Klima-aldaketaren aitzinean tokiko neurriak hartzea, aktibo jokatuz

bulb

Pobrezia energetikoa murrizteko lan egitea, soluzioak eskainiz

Energia Berriztagarrien Komunitatea borondatezko partaidetzan oinarritutako kooperatiba da, herritarrek eta herriko eragileek (udala, kultura eta kirol elkarteak, ikastetxeak, merkatariak, ostalariak, enpresak, autonomoak…) osatua. Energia berriztagarriak sustatzea, autokontsumoa handitzea eta energia-gaietan herritarrak hezteko helburua du.

Autokontsumo kolektiboaren kasuan, inbertsioa modu kolektiboan egiten da (eguzki-plakak paratzea, biomasa-galdarak eraikitzea, bertzelako energia-berriztagarri batzuk paratzea…), eta Energia Berriztagarrien Komunitatea arduratuko da haien instalazioaz eta mantenimenduaz. Gainera, ez da beharrezkoa instalazioa norberaren teilatuan paratzea, eta horrek, baldintzarik onenak ez dituztenek ere tokian sortutako energia kontsumitzea ahalbidetzen du. Komunitatea bera arduratuko da proiektua egiteaz, gauzatzeaz, finantzatzeaz, eta parte-hartzaileak proiektuan duen partaidetza-kuotaren zatia bertzerik ez du ordainduko.

Erakunde juridikorik demokratikoena eta parte-hartzaileena delako. Kontsumoko eta zerbitzuetako kooperatiba bat da, eta kontsumitzaileek dute pisurik handiena, Batzar Orokorrean bazkide bakoitzak boto bana baitu. Batzarrean onartuko dira modu demokratikoan, zein proiektu bultzatu, nola gauzatuko diren, eta proiektuan parte hartzeko zein irizpide paratuko diren.

Edozeinentzat idekia dago kooperatiba. Hornidura-elektrikoko kontratu baten titular den edozein izaten ahal da kooperatibako bazkide-kontsumitzailea. Beheko formularioa bete, eta bidali. Bazkide izateak Batzarretan botoa izateko eskubidea ematen du, antolatuko diren lantaldetan parte-hartzekoa, eta proiektuetan parte hartu eta proposamen berriak egitekoa.

Ez. Zure betiko konpainiarekin jarraitu behar duzu, eta hark fakturatuko dizu. BixtuBera ez da komertzializatzaile elektriko bat. Bere egitekoa energia sortzea izango da. BixtuBerak etorkizunean eginen dituen inbertsioen onurak zure elektrizitate-fakturan ikusi ahal izanen dituzu, baina orduan ere, zure komertzializatzaileak fakturatuko dizu.

Komunitatearen parte izateko:

Formulariora joan